motor de combustión externa
- 1. Teknol. Mek.
Motorraren higidura eragiten duen fluidoa eta errekuntzarako erabilitakoa gune berean ez dauden errekuntza-motor mota. Erregaiaren errekuntzatik lortzen den energia termikoa beroa trukatzeko sistema baten bidez transmititzen zaio motorrari eragiten dion fluidoari (eskuarki ur-lurrun edo aireari). Kanpo-errekuntzako motor nagusiak gas-turbina, lurrun-makina eta Stirling motorra dira.